XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) , berehalako eragina izan zuten Mundu Berriarekiko eta Metropoliarekiko garraio eta komunikazio bideetan.

Alde batetik, Ozeano Itsasoko Armadak, Atlantikoa zeharkatzen zuten bideetan segurtasuna bermatzeko nahikoa ahalmen ez zuelako eta, bestetik, Indietako merkataritzan parte hartzen zuen flotari untzi nahikoa emateko gai izan ez zenez, Indietara zuzendutako konboien erritmoa, maiztasuna eta erregulartasuna mantendu ezin izan zelako 171 Une horretatik aurrera, metropolitik Indietara, urtean konboi bat ere ezin izan zen bidali..

Gertaera horiek eragin kaltegarria izan zuten euskal burdinaren eta burdinazko produktuen esportazioetan, eta haien mailarik baxuenak, mendearen erdiko hamarkadetan ezagutu ziren.

Baina, hirurogeiko hamarkadaren ondoren, Indietako merkataritzaren zuzpertze prozesu ahul baina garrantzitsua hasi zen.

Orokorrean, euskal merkataritzan eragin nahiko onak izan zituen.

Salbuespenetako bat Zumaiako hirugarren sektorea izan zen, baina Indietako merkatua eta merkataritza horiek berreskuratzeko gai izan ez bazen ere, bere untzigintza berreskuratu zuen.

Zumaiako hirugarren sektorearen egoera triste horren aurrean, beste irtenbide batzuk aurkitzeko egin ziren ahaleginak behin-betikoak izan ziren eta, ondorioz, Hiribilduko ekonomiaren oinarri zen sektoreetako baten gainbehera eta krisialdia ezagutu zuen portuak: merkataritzarena.

A. Merkaturatutako gaien izaera eta jatorria

XVII. mendean, Zumaiako portuko merkataritza trafikoaren izaera guztiz aldatu zen.

Burdina eta burdinazko produktuak esportatzen zituen portu izatetik, batez ere Bizkaiko burdin minerala eta beta inportatzen zuen portu izatera iritsi zen, poliki-poliki eta arian-arian.

Hiribilduko itsas merkataritza osatzen zuten trukeen aldaketa hori, mende berria hasi zenarekin batera hasi zen nabaritzen.

Mendearen lehenengo urteetan Zumaiako hirugarren sektorea krisialdian bazegoen ere, esportazioak garrantzia galtzen eta inportazioak irabazten ari zirela nabaritu zen. XVII. mendearen lehen bi hamarkadetan Zumaiako portuan esportazioak eta inportazioak txandatzen joan ziren.

Esportazioak, burdinarenak eta burdinazko produktuenak izaten jarraitu zuten.

Baina aurreko mendean baino merkatu zabalago eta heterogeneoagoa izan zuten, batez ere, Andaluziako portuekiko harremanak ia guztiz etenda zeudelako.

Bestalde, inportazioei zegokienez, bi produktu nagusitu ziren: Somorrostroko eta Portugaleteko betak eta burdin landugabea edo erdi landua.

Garai hartako berrien arabera, Bizkaiko betak ez ziren Zumaiako ibaian edo kanalean lehorreratzen, bertako errenterietako batean baizik.

Gainera, garai hartan, garraiolari eta merkatariek nahiago izaten zuten betak Beduako errenterian entregatzea.

Ondorioz, urte haietan Beduak produktu horren inportazioa ia osorik monopolizatu zuela pentsa daiteke.